XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Antzezti-sallaG. GHERALDI'ren
L'Arcidiavolo.Italiarr antzerrki gille ospetsu onen gurenda aundija ixan dau Milan'go Manzoni-antzokijan.
Oraingo ottura loyen aurrka zirikada gorrijak jaurrti dauz, kistarr bidietara itxuli biarr diralako gixonak.
Izparringijak diñuenez Gheraldi'ren lanik onenatarikua dozu.
BACH'en 250'garren urteurrenaEreslari ospetsu au jayo zan 1685'garren urrtian eta 250'garren urteurrena dala-ta jai aundijak egin dira ludi osuan.
Beste musikari askoren onduan argi ta guren agiri da Bach.
Bere aldikuak musikaritzat, be, ezeban autetsi, baña gaurr punterengua dala ezin ukatu.
Bilbao, Donostia'ko eta beste irratizkin geyenak omenaldi onak egin dautsez.
SAINT-SAENS'i monumentubaParis'ko Ederti-Batzak eta Anisman jaunaren babespian asi dira gixa irudi ederr bat egitten Saint-Sanes'en omenez.
Lenengoz Ingelaterra'n eta Glasgow'eko Opera Nausijaren laguntzaz antzeztuko dabe Berlioz'en
Atal bi daukoz antzezti orrek: Troya'ren menperatzia eta
Cambridge'eko irakasle argija dan Dent jaunak itxuli dau bere laterriko izkuntzera.
Larogei ereslar ixango dira orkestan eta Ghisholm zuzendari dalarik.
MILLAS-RAURELLCatalunya'ko antzerrki-gille ospetsu oni emon dautse Generalitat osotu eban
Gero
Lenengo aldijan olerrki txukunak argitaldu euzan:
Españeraz be itxuli dabez idazle onen lan batzuk.
Gustijen arrtian onenatarikua dogu.
LOPEZ-PICOOlerrkari au, be, Catalunya'ko dogu.
Oraintsu bere adizkidiak gorasarre ederra egin eutsen.
Bere ogetaboskarren olerrki-liburuba argitaldu ebanian antologi polit bat opaldu eutsen.
Eta orain, Folguera-sarija emon dautse.
Sagarra, Ribas eta beste olerrkari onenak aurrkeztu ziran sari orren billa, baña gustijen ganetik Lopez-Pico'ri emon dautse.
Bidezkotzat daukogu.
MUSIKOEN lan-ezaLudi osuan dabiltz musikeruak lan-barik eta gosez illik.
Goxo orrei zeozelan lagunduteko asmoz France'ko ministru batek erabagi ona arrtu dau: sellu batzuk egingo dabez eta kartetan-eta bidalduko dira.
Orrein irebaztiak musikuari lagunduteko dira.